XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ESPUS ESPUSARI TOPA
1- Zuiñen eijer den bedatsian lehen lilia
Baratze xokhuan irus ageri
Zuiñ eijer den mahaiñ saintiala bildûrik
Bi espus eskik emanik elgarri
Egûnko egûnak hortara ekharri gûtû
Uhure espus eta espusari
Ziren biziko desiratzen dereiziegû
Bier xantza hun eta osagarri.

2- Espus maitiak orai jakin behar dûzie
Ziren hunetan zer datin gerua
Batian plaser bestian aldiz arrûnkûra
Uste gabeko nahi gabekuak
Bena orai danik biga baziratekie
Aisa egarteko ziren eskerniuak
Bai eta phekû guzien kontsolagarri
Egûn jûntatû zutien amodiua
.

3- Mûndû huntan den bekhaxkeriarik handiena
Bethi danik da aberatstarzûna
Ene ustez aldiz huntarzûn baliusena da
Osagarri hunin gaztetarzûna
Bizitze berri bati bûrûz bagutzalarik
Hartûrik espusetako erhaztûna
Amodio xûhar batek inganatûrik
Hori da hori egiazko fortûna.

Zelû gañian ekhirik ederrena beita
Arratsaldiari burûz itzaltzen
Espus maitiak nik hortan dit zirek bezala
Aita eta ama gaixo horier phentsatzen
Arratsaldi hori bûrûz juranik beitira
Ikhas ezazie horen eztitzen
Bakian horiek lagûntûren beitzûtie
Ziren haur maiten untsa eraikitzen.

UNDARRA BESTE ALDIAN.